XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HETEL, HEZIKETA TEKNIKOKO TALDEA sortu da Euskal Herrian.

Heziketa Teknikoko Elkartea (HETEL) Euskal Autonomi Elkartearen Giza Ekimeneko Lanbide-Tekniko Hezkuntzako Ikastegien Elkartea da.

Zenbatasunezki 20.000 ikasle, 850 irakasle eta 150 langile (ez irakasle) integratzen ditu.

Honek Euskal Autonomi Elkartearen ikaslego guztiaren %35.a suposatzen du.

Nolakotasunezki, HETEL-en elkartutako ikastegiek ikasle, guraso, enpresa, irakasle, langile (ez irakasle) eta gazteen giza eta teknologi heziketan arduratuta dauden giza indar guztien parte hartzea bultzatzen dute. DEMOKRAZIA ZUZENA.

Euskal Gizartearen arazoei erantzunez

Euskal gizartea honen aurrean aurkitzen da: - Teknologi desafioa. Teknologi berriak.

- Langabezia (gazte-langabezia %55.koa).

- Enpresal Ekimenen eza.

HETEL`en elkartutako ikastegiek gure herriaren etorkizunerako ardura nagusiko arazo hauei erantzun iraunkorra eman diete eta eskaintzen jarraitzen dute.

Euskadiko enpresa txiki eta erdiko gehiengoa ikastegi hauek ekarritako balore sistemaren etekin bezala sortu dira (teknologi prestaketa, enpresa eragile izpiritua...) gure arbasoengandik lortutako emaitzaren kontsonantzian.

Giza Ekimeneko Lanbide-Tekniko Hezkuntzako Ikastegiek, Teknologi Berrietan gazteen prestaketari soluzioak ekartzen jarraitzen dute, gazteentzat lan kualifikatuak emateko programak bilakatzen dituzte eta hamaika enpresal ekimen sortzeko izpiritu saiatsua indartzen dute.

Giza Ekimeneko L.T.H. Ikastegiak gaurregun.

- Lau urte (4) teknologi berrietan inbertitzeko subentzioak hartu gabe.

- Bereizkeria ikasle kopuru zabalaren jatorriari buruz, bereizkeria hau irakaskuntza dohaintasunaren subentzio politika mugatuaz gehitzen da.

- Guzti honek gure historiaren zehar egindako lana baldintzapetzen du, eta orokorrean Euskal Gizartearen beharrizanak eta enpresen beharrizanei gure erantzun iraunkorra emateko bokazioa mugatzen du.

Estatuak, zerga biltzaile bezala, giza ekimen eza egon den tokietan hezkuntza bermatu behar du, zeren gure antzeko ikastegiak eskualde mugatuetako hamaika giza indarrez adoretuta eta enpresari eta gure herriko hamaika giza indarrengatik zabal-zabalik ezagututa proiektu garapenean.

Estatuaren aurretik ibili bait dira eta guzti hau erizpide berdinkideekin bizkortuz.

- Batez ere gure ikastegietan ABERASTEKO IZPIRITUA ez dagoelako eta elkartzearen zerbitzuan esku zabalik lan egin dugulako bakarrik.

HETEL`EN PLANTEAMENDUA BURU GUZTIEN AURREAN 1. HETEL`eko ikastegi elkarteak Euskadiko teknologi, ekonomi, eta kultura garapenean izan eta izango den premiazko lanaren aitzindari eta jarraitzaile bezala hartu.

2. Premiazko eta guztizko parekidetasuna subentzio gaietan, inbertsio eta irakaskuntzaren dohaintasunari, ekintzak berak indartuz eta beste batzuk sortzen posibilitatuz.

3. Lanbide-Tekniko Hezkuntza osotasunean indartu, gaurkotuz eta ikaslego enpresa harremanatu hezkuntz eredua sortuz.

4. Guzti honetarako Autonomi Elkarteko Lanbide Heziketako Kontseilu Orokorra sortzea premiazkotzat jotzen dugu, irakaskuntza mota hau integratzeko, mugatzeko eta planifikatzeko asmoz, honetan asko daukate ekartzeko Enpresal Taldeek, Sindikatuek, Hezkuntza, Industria eta Lan Sailek eta baita Lanbide Heziketako Ikastegiek.